32368403_803382813199145_8444495037873520640_o

Udalak ‘Elgoibar Bizi-Bizixa’ bonu kanpaina berria abiatu du, merkatariek izena emateko epea irekiz

  • Merkatariek martxoaren 18ra arteko epea dute (18a barne) kanpainari atxikitzeko eta, horrela, beren dendetan deskontuak eskaintzeko. Eskabidea telematikoki egin behar da www.elgoibar.eus webgunean.
  • 2022ko Bizi-Bizixa bonuen lehen kanpainak 25.000 euroko udal-inbertsioa eta 3.300 merkataritza-bonu izango ditu. Herritarrek % 25eko deskontua izango dute egindako erosketetan.

Elgoibarko Udalak ‘Bizi-Bizixa’ bonu kanpaina berri bat jarri du abian, herriko merkataritza dinamizatzen eta biziberritzen jarraitzeko helburuarekin, batez ere Covid-19aren pandemiak sektorean duen eraginaren aurrean. 2022ko lehenengoa izango da, eta seigarrena martxan jarri zenetik. Kanpaina hau Udalak tokiko garapen ekonomikoa bultzatzeko ezarritako ildo estrategikoaren barruan kokatzen da.

Laguntza-ildo honen helburua da Elgoibarko enpresetan norberaren konturako langileen edo autonomoen galera ekonomikoaren egoera arintzea; izan ere, Covid-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko hartutako neurriek eragina izan dute haien jardueran, bai eta pandemiaren ondoriozko testuinguruan beren jarduera garatzeko baldintzek ere. Aldi berean, Elgoibarko familien ekonomiari ere lagunduko diote. Merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduak sustatzea du helburu, baina baita tokiko kontsumoari buruz kontzientziatzea ere.


Kanpainari atxikitzeko epea zabalik merkatarientzat

Martxoaren 18a, egun hori barne, jarduera ekonomikoak kanpainan izena emateko azken eguna izango da. Eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira Elgoibarko Udalaren web atarian (www.elgoibar.eus), egoitza elektronikoaren bidez, diru-laguntzen atarira sartuta eta eskuragarri dagoen berariazko formularioa erabilita.

Oinarri hauetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte beren konturako langileek edo autonomoek, ondasun erkidegoek, sozietate zibilek eta mikro eta enpresa txikiek (betiere deialdi honetan jasotako CNAEak badituzte, www.elgoibar.eus webgunean eskuragarri), baldin eta Elgoibarren badute establezimendua.

25.000 euroko inbertsioa, % 25eko deskontua herritarrentzako erosketetan

2022ko udaberriko kontsumo-bonuen kanpaina honetan, Udalak 25.000 euro inbertituko ditu eta 3.300 merkataritza-bonu izango ditu. Herritarrek % 25eko deskontua izango dute egindako erosketetan. Aurreikuspenen arabera, bonuak apirilean egongo dira eskuragarri.
Bonuak erosketa egiten den unean bertan eskuratu behar dira establezimenduetan.

Atxikitako establezimenduetan egindako gastuak gutxienez 5 eurokoak eta gehienez 60 eurokoak izan daitezke. Deskontuak:

  • 5 €-ko balioa duten erosketak, Udalak 1,25 €-ko diru-laguntza ematen du.
  • 10 €-ko balio duten erosketak, Udalak 2,5 €-ko diru-laguntza ematen du.
  • 20 €-ko balio duten erosketak, Udalak diruz laguntzen ditu 5 €.
  • 30 €-ko balio duten erosketak, Udalak 7,5 €-ko diru-laguntza ematen du.
  • 60 €-ko balioa duten erosketak, Udalak 15 €-ko diru-laguntza ematen du.

Bonuak 2022ko maiatzaren 13ra arte trukatu ahal izango dira atxikitako dendetan, betiere dendak egun horretara arte bonuak baditu eta merkataritza-establezimenduetan erabili ahal badira.

2022ko lehenengo deialdiari dagozkion 3.300 bonuak modu ekitatiboan banatuko dira deialdi honi atxikitako establezimendu guztien artean.


  • Las y los comerciantes tienen de plazo hasta el 18 de marzo (inclusive) para adherirse a la campaña y así ofrecer descuentos en sus tiendas. La solicitud se debe realizar telemáticamente en www.elgoibar.eus.
  • La primera campaña de bonos Bizi-Bizixa del 2022 contará con una inversión municipal de 25.000 euros y 3.300 bonos comerciales. La ciudadanía podrá disfrutar de un descuento del 25% en las compras realizadas.

El Ayuntamiento de Elgoibar, con el objetivo de seguir dinamizando y revitalizando el comercio local, especialmente ante el impacto de la pandemia de Covid-19 en el sector, ha puesto en marcha una nueva campaña de bonos Bizi-Bizixa. Será el primero del 2022, y la sexta desde su lanzamiento. Esta campaña se enmarca en la línea estratégica establecida por el Ayuntamiento para impulsar el desarrollo económico local.

Esta esta línea de ayudas se dirige a paliar la situación de pérdida económica de trabajadoras/es por cuenta propia o autónomas/os en las empresas de Elgoibar, cuya actividad se ha visto afectada por las medidas adoptadas para la gestión de la crisis sanitaria provocada por Covid-19, así como por las condiciones en las que se ha desarrollado su actividad, en el contexto derivado de la pandemia. Al mismo tiempo, también ayudarán la economía de las familias de Elgoibar. Tiene como objetivo impulsar los establecimientos comerciales y de servicios, pero también concienciar sobre el consumo local.

Abierto el plazo de adhesión a la campaña para las y los comerciantes

El 18 de marzo, inclusive, será el último día para que las actividades económicas se inscriban a la campaña. Las solicitudes se presentarán electrónicamente en el portal web del Ayuntamiento de Elgoibar www.elgoibar.eus, a través de la sede electrónica, accediendo al portal de subvenciones y utilizando el formulario específico disponible.

Podrán acceder a las ayudas contempladas en estas bases las personas trabajadoras por cuenta propia o autónomas, las comunidades de bie nes, sociedades civiles y, las micro y pequeñas empresas (siempre que tengan los CNAEs incluidas en esta convocatoria, disponible en www.elgoibar.eus), cuyo establecimiento se encuentre en la localidad de Elgoibar.

25.000 euros de inversión, 25% de descuento en compras para la ciudadanía

En esta campaña de bonos de consumo de primavera del 2022, el Ayuntamiento invertirá 25.000 euros y contará con 3.300 bonos comerciales. La ciudadanía podrá disfrutar de un descuento del 25% en las compras realizadas. La previsión es que los bonos estén disponibles en abril.

Los bonos deben adquirirse en los establecimientos en el momento de realizar la compra.

Los gastos realizados en los establecimientos adheridos podrán ser como mínimo de 5 euros y como máximo de 60 euros. Descuentos:

  • Compras con el valor de 5 €, el Ayuntamiento subvenciona 1,25 €.
  • Compras con el valor de 10 €, el Ayuntamiento subvenciona 2,5 €.
  • Compras con el valor de 20 €, el Ayuntamiento subvenciona 5 €.
  • Compras con el valor de 30 €, el Ayuntamiento subvenciona 7,5 €.
  • Compras con el valos de 60 €, el Ayuntamiento subvenciona 15 €.

Los bonos se podrán canjear hasta el 13 de mayo de 2022 en las tiendas adheridas, siempre que la tienda disponga de bonos hasta esa fecha y estos se puedan utilizar en establecimientos comerciales.

Los 3.300 bonos que corresponden a esta primera convocatoria del 2022 serán repartidos de manera equitativa entre todos los establecimientos adheridos a esta convocatoria agotando la existencia de estos bonos en el primer reparto.

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on whatsapp
WhatsApp
Share on linkedin
LinkedIn
Share on email
Email