32368403_803382813199145_8444495037873520640_o

Txankakuak 1.800 euro erosketa-txarteletan eta Gabonetako sei otar zozketatuko ditu

Gabonetako argiak piztu dituzte herriko kaleetan eta egun hauetan herriko denden aurrean moketa gorriak eta Gabonetako girlandekin eta argiekin apaindutako eskailerak egongo dira. Izan ere, Txankakuak, Elgoibarko Merkatarien Elkarteak, Gabonetako kanpaina jarri du abian saltoki txikien garrantzia azalduz, hauek herriari bizitza ematen diotela azpimarratuz eta dendek hurbiltasuna zein konfiantza bezalako balioak islatuz.

Herriko denda txikietan erosten dutenak saritu egin nahi dituzte elkartekoek eta hainbat sari egongo dira. Batetik, Rural Kutxako erakusleihoan ikusgai dauden se saski zozketatuko dituzte. Zozketan parte hartzeko dendan erosketa egin ondoren emango dioten erosketa-tiketa dendan bertan jarriko duten kaxa batean sartu beharko du bezeroak izena eta telefono zenbakia idatzita. Zozketa abenduaren 22an egingo dute arratsaldez.

Bestalde, 1.800 euro zozketatuko dituzte hamar saritan banatuta. Diru sari horiek Txankakuako dendetan gastatzeko erosketa-txartel bidezkoak izango dira. Kasu honetan, erosketa dendan egin ondoren, parte hartzeko txartelak banatuko dituzte dendariek eta bezeroek gorde egin beharko dituzte zozketa 2022ko urtarrilaren 7an egingo baitute.

Horrez gain, Gabonetan, Txankakuako maskotek hainbat opari txiki banatuko dituzte.

Bide batez gogorarazi nahi izan dute urte hasieran abian jarri zuten plataforman lanean jarraitu behar dutela saltokiek eta ostalaritza zein herriko beste zerbitzuek. Elgoibarren bizi, erosi, herriak irabazi lelopean saltoki txikietan eta, bereziki, gastuak herrian bertan egitera animatu nahi dituzte herritarrek.

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on whatsapp
WhatsApp
Share on linkedin
LinkedIn
Share on email
Email