32368403_803382813199145_8444495037873520640_o

Enpresen ekintzailetzari, finkapenari eta erreleboari zuzenduriko diru-laguntza deialdia zabaldu du Elgoibarko Udalak

AYUDAS A LA MODERNIZACIÓN DE ESTABLECIMIENTOS COMERCIALES mec - 2020

Enpresen ekintzailetzari, finkapenari eta erreleboari zuzenduriko diru-laguntza deialdia zabaldu du Elgoibarko Udalak

  • Diru-laguntza ildo horren baitan hiru laguntza lerro eskainiko ditu: jarduera ekonomikoa sortzeko diru-laguntza, arlo digitala sendotzeko eta eguneratzeko laguntza eta jarduera ekonomikoen erreleborako diru-laguntza.
  • Guztira 25.000 euro bideratuko ditu udalak laguntza horietara, beharrezkoa balitz, kreditua handitzeko konpromisoarekin.
  • Helburua da momentuko egoera aintzat hartuta tokiko ekonomia berpizten jarraitzea, horretarako negozio bat sortzeko urratsak ematen dituzten pertsonei lagunduz, digitalizazio prozesua sendotuz eta oinordetzari lekua emanez, jarduera ekonomikorik itxi ez dadin.

Gaur egungo krisialdi ekonomikoaren testuinguruan inoiz baino beharrezkoagoa da tokian tokikoa babesten, indartzen eta bultzatzen jarraitzea, hain zuzen, herriko ekonomia berpiztu eta etorkizuna eraikitzen jarraitzeko.

Horri lotuta, Elgoibarko Udalak enpresei zuzenduriko diru-laguntza deialdia zabaldu berri du, ekintzailetzari, finkapenari eta ondorengotzari edota erreleboari zuzenduriko laguntza, alegia.

Laguntza ildo honen baitan, hiru laguntza lerro desberdin jaso dira:

  1. Jarduera ekonomikoa sortzeko diru-laguntza: enplegua sortzen duten enpresa jarduera berriei laguntzeko lerroa.
  2. Arlo digitala sendotzeko eta eguneratzeko diru-laguntza: enpresentzako diru-laguntzak, inguru digitala eguneratzen laguntzeko eta TicketBai ezartzeko.
  3. Jarduera ekonomikoen ondorengotzarako diru-laguntza: pertsona fisiko edo juridikoek egindako enpresa ondorengotza / erreleboa.

Laguntza hauen onuradunak izango dira edozein jarduera ekonomikotan enpresa giza eratzen diren pertsona fisiko zein juridikoak. Edozein kasutan, ezinbestekoa izango da ondorengo baldintzak betetzea:

  • Pertsona sustatzaileak langabezian egotea. Sustatzaileak bat baino gehiago izanik, horietako batek, gutxienez, langabezian egon beharko du.
  • Enpresak: proiektu berria enpresaren batek sustatzen badu, proiektuak, gutxienez, lanpostu zuzen bat sortu beharko du.

Lanean dauden pertsonak: enpresentzako diru-laguntzak, inguru digitalak eguneratzen laguntzeko eta TicketBai ezartzeko eta pertsona fisiko edo juridikoei enpresarekin jarraitzen edota erreleboa egiten laguntzen dioten laguntzen kasuan, eskatzailea ez da nahitaez langabezian egon behar.

Diru-laguntza lerro honetatik kanpo gelditzen dira partaidetza publikoa duten enpresak, sozietate publikoak, zuzenbide publikoko entitateak, fundazioak eta irabazi asmorik gabeko elkarteak.

Elgoibarko Udalak 25.000 euroko diru-laguntza bideratuko du, eskaeren arabera eta beharrezkoa balitz, kreditu hori handitzeko konpromisoarekin.

“Herriko ekonomia biziberritzea izanik udalaren lan ardatz nagusietako bat, momentuko egoera kontuan hartuta eta zailtasunak zailtasun negozio berri bat irekitzeko urratsak ematen dituztenei gure laguntza eskaintzea inoiz baino beharrezkoagotzat jotzen dugu, are gehiago gurea den hori indartu eta bultzatu nahi badugu. Bestalde, krisi honekin, digitalizazio prozesua azkartu egin dela ikusi dugu eta horregatik, arlo digitala sendotzea eta eguneratzea ere lehentasunezkotzat jo dugu. Eta, noski, esfortzu hori guztia ezerezean geldituko litzateke oinordekotzarik edota erreleborik ez balego, horrenbestez, ildo horretan ere lanean jarraitzen dugu, jarduera ekonomikorik itxi ez dadin”, azaldu dute Udaletik.

Diru-laguntza eskuratzeko eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 30a arte (egun hori barne) eta eskaera elektronikoki egin beharko da udal webgunearen bitartez (horretarako ezinbestekoa izango da B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela edo bestelako ziurtagiri digitala izatea).

Pertsona interesdunek, halaber, udal webgunean izango dute eskuragarri bete beharreko baldintzen zein aurkeztu beharreko dokumentuen informazio osagarria.


El Ayuntamiento abre la convocatoria de ayudas para el apoyo del emprendimiento, consolidación y actualización digital y sucesión de empresas

  • Dentro de esta línea de subvenciones, se van a desarrollar tres tipos de ayudas: la subvención de creación de una nueva actividad económica, la subvención de consolidación y actualización digital y la subvención de sucesión de actividades económicas.
  • La subvención total será de 25.000 euros con el compromiso de ampliarla en caso de ser necesario.
  • El objetivo es continuar reactivando la economía local, ayudando a las personas que emprenden un nuevo negocio, consolidando el proceso digital y dando lugar al relevo y sucesión de las actividades económicas, de forma que ninguna de ellas tenga q cerrar.

En un contexto de crisis económica como la actual, es más importante que nunca continuar protegiendo, apoyando y fomentando lo local, con el fin de seguir reactivando la economía local y construyendo el futuro de Elgoibar.

Ligado a ello, el Ayuntamiento de Elgoibar ha abierto recientemente la convocatoria de ayudas para el apoyo del emprendimiento, consolidación y actualización digital y la sucesión de empresas.

Esta subvención se dividirá en tres líneas de ayudas:

  1. La subvención de creación de actividad económica: apoyo a nuevas iniciativas empresariales generadoras de empleo.
  2. Subvención de consolidación y actualización digital: subvenciones a las empresas para potenciar su actualización a entornos digitales y a la implantación de TicketBai.
  3. Subvención de sucesión de actividades económicas: sucesión/relevo empresarial por parte de persona/s fisica/s o juridica/s.

Se podrán beneficiar de esta ayuda las personas físicas o jurídicas que se constituyan como empresa en cualquier actividad económica. No obstante, será imprescindible que cumplan los siguientes requisitos:

  • Personas en desempleo: estar en desempleo, en el caso de las personas físicas. En el caso de ser varias las personas promotoras, al menos una de ellas deberá estar en desempleo.
  • Empresas: si está promovido por una empresa, el nuevo proyecto deberá contemplar, al menos, la creación de un puesto de trabajo directo.

Personas en activo: en el caso de las líneas de subvención a las empresas para potenciar su actualización a entornos digitales y a la implantación de TicketBai y a la sucesión/relevo empresarial por parte de persona/s fisica/s o juridica/s, la persona solicitante no tendrá obligación de estar en desempleo.

Quedan fuera de esta convocatoria las empresas con participación pública, Sociedades Públicas, entidades de derecho público y las fundaciones y asociaciones sin ánimo de lucro.

Así las cosas, el Ayuntamiento de Elgoibar destinará una partida de 25.000 euros con el compromiso de ampliarlo en caso de que fuese necesario.

“Siendo la reactivación económica local uno de los principales ejes de trabajo del ayuntamiento, creemos que es más importante que nunca ayudar a quien, a pesar de todas las dificultades y a pesar de la actual situación, emprende un nuevo negocio, más aún si queremos seguir fomentando y reforzando lo que es nuestro, lo local. Por otra parte, con esta crisis hemos visto que el proceso de digitalización se ha acelerado y por ello, hemos priorizado la consolidación y actualización del ámbito digital. Y, por supuesto, todo ello no serviría de mucho si no seguimos apoyando la sucesión o relevo empresarial de forma que ninguna actividad económica tenga que cerrar sus puertas”, han señalado desde el ayuntamiento.

El plazo para solicitar la ayuda y presentar la documentación necesaria permanecerá abierto hasta el 30 de noviembre (este inclusive) y la solicitud deberá hacerse por vía electrónica a través de la web del Ayuntamiento. Para ello será imprescindible disponer de un certificado digital, como por ejemplo B@K-Q, DNI electrónico, tarjeta de IZENPE…).

Las personas interesadas tienen disponible toda la información relativa a esta convocatoria en la web www.elgoibar.eus.

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on whatsapp
WhatsApp
Share on linkedin
LinkedIn
Share on email
Email