32368403_803382813199145_8444495037873520640_o

Elgoibarrek, bigarrenez, ‘Otsailaren 11 erakusleihoak’ ekimena abiarazi du

  • Otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da eta horren harira, Elgoibarko dendak emakume zientzialariez jantzi nahi dira, otsailaren 11tik 25era bitartean.
  • Kanpaina hau Bizilabe proiektuaren baitan kokatzen da, 2019an Elgoibarren abian jarri zen eskolaz kanpoko ekimena, non gazteek zientzia eta teknologiako proiektuak garatzen dituzten.
  • Izen emateak gaurtik, abenduak 27, urtarrilaren13ra arte irekita egongo dira. Parte hartu nahi dutenek https://labur.eus/otsailak11elgoibar estekako formularioa beteta.

Otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da eta horren harira, Elgoibarko dendak emakume zientzialariez jantzi nahi dira, otsailaren 11tik 25era bitartean. Zentzu horretan, Elgoibarko Udalak, Elhuyar, Danobat Group, Egur Arte tailerra eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin batera, herrian martxan jarriko duen “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi ditu herriko komertzio eta zerbitzu guztiak, edozein sektoretan ari direla ere, betiere erakusleiho ikusgarria badute, ekimenean parte hartzera.

Kanpaina hau Bizilabe proiekturen barruan kokatzen da, 2019an Elgoibarren abian jarri zen eskolaz kanpoko ekimena, non gazteek zientzia eta teknologiako proiektuak garatzen dituzten. Bizilabe Euskal Herri mailako gazteentzako ikerketa zentroen sarea da, eta, ondorioz, Bilbo, Soraluze, Ermua, Tolosa eta Villabonako saltokiak ere batuko dira “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenera. Horrez gain, estatu mailan ere ospatzen da, “Escaparates 11-F” izenarekin.

Kanpainaren funtzionamendua

Denda bakoitzari emakume zientzialari bat proposatuko zaie eta haren ikerketa-gaia inspirazio gisa hartuz, erakusleihoa apaindu beharko da. Apainketa honetarako Egur Arte tailerraren laguntza izango dute saltokiek. Hala, ekimenean parte hartuko duten auzoko establezimendu guztiek protagonismoa emango diete emakume zientzialariei.

Bizilabe webgunea

Bizilabe.elhuyar.eus webgunean, ‘Otsailaren 11 erakusleihoak’ ekimenari eskainitako gunea egongo da. Bertan, parte hartu duten denden zerrenda eta erakusleihoetako argazkiak bilduko dira. Esteka honetan, herri bakoitzean klik eginez, iazko saltokiak ikus ditzakezu: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/otsailak-11-2021/saltoki-parte-hartzaileak

Izen emateak urtarrilaren 13ª bitarte zabalik

Inskripzioei dagokionez gaurtik, abenduak 27, urtarrilaren13ra arte irekita egongo dira. Urtarrilaren 17ko astean ikertzaileak esleituko dira eta otsailaren 9an prest egon beharko du erakusleihoak. Parte hartu nahi dutenek https://labur.eus/otsailak11elgoibar  estekako formularioa beteta.

Informazio gehiagorako: berdintasuna@elgoibar.eus / miriam@elgoibar.eus / 943 74 10 50.

Erakunde sustatzaileak

Elhuyar eta Elgoibarko Udala

Babesleak eta laguntzaileak

Eusko Jaurlaritza, Danobat Group eta Egur arte tailerra


Elgoibar impulsa la segunda edición de la iniciativa ‘Otsailaren 11 erakusleihoak’

  • El 11 de febrero se celebra el Día Internacional de la Mujer y la Niña Científica y con este motivo se pretende decorar las tiendas de Elgoibar con referencias a las mujeres científicas, del 11 al 25 de febrero.
  • Esta actividad se enmarca dentro del proyecto Bizilabe, una iniciativa extraescolar que se puso en marcha en Elgoibar en 2019 y en la que jóvenes desarrollan proyectos de ciencia y tecnología.
  • Las inscripciones estarán abiertas desde hoy, 27 de diciembre, hasta el 13 de enero. Quienes deseen participar han cumplimentado el formulario del enlace https://labur.eus/otsailak11elgoibar.

El 11 de febrero se celebra el Día Internacional de la Mujer y la Niña Científica y con motivo de ello, las tiendas de Elgoibar serán decoradas con referencias a las mujeres científicas, entre el 11 y el 25 de febrero. En este sentido, el Ayuntamiento de Elgoibar, junto con Elhuyar, Danobat Group, el taller Egur Arte y el Departamento de Educación del Gobierno Vasco, quiere invitar a todos los comercios y servicios de la localidad, independientemente de su sector, a participar en la iniciativa, siempre que tengan un escaparate.

Esta campaña se enmarca dentro del proyecto Bizilabe, una iniciativa extraescolar que se puso en marcha en Elgoibar en 2019 y en la que jóvenes desarrollan proyectos de ciencia y tecnología. Bizilabe es una red de centros de investigación para jóvenes a nivel de Euskal Herria, por lo que los comercios de Bilbao, Soraluze, Ermua, Tolosa y Villabona también se sumarán a la iniciativa ‘Otsailaren 11 erakusleihoak’. También se celebra a nivel estatal bajo el nombre de ‘Escaparates 11-F’.

Funcionamiento de la campaña

A cada tienda se les propondrá una mujer científica y tomando como inspiración su investigación, habrá que decorar el escaparate. Para esta decoración los comercios contarán con la colaboración del taller Egur Arte. Así, todos los establecimientos participantes en la iniciativa darán protagonismo a las mujeres científicas.

Web Bizilabe

En la web bizilabe.elhuyar.eus habrá un espacio dedicado a ‘Otsailaren 11 erakusleihoak’. Allí se recogerán una lista de los comercios participantes y fotografías de los escaparates. En el siguiente enlace, haciendo clic en cada localidad, puedes ver los comercios del año pasado: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/otsailak-11-2021/saltoki-parte-hartzaileak

Abierto el plazo de inscripción hasta el 13 de enero

Las inscripciones estarán abiertas desde hoy, 27 de diciembre, hasta el 13 de enero. La semana del 17 de enero se asignarán las investigadores y el día 9 de febrero el escaparate deberá estar listo. Quienes deseen participar han cumplimentado el formulario del enlace https://labur.eus/otsailak11elgoibar.

Para más información: berdintasuna@elgoibar.eus/miriam@elgoibar.eus/943 74 10 50.

Entidades promotoras

Elhuyar y Ayuntamiento de Elgoibar

Patrocinadores y colaboradores

Gobierno Vasco, Danobat Group y taller Egur Arte

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on whatsapp
WhatsApp
Share on linkedin
LinkedIn
Share on email
Email