32368403_803382813199145_8444495037873520640_o

Elgoibarko Udalak 50.400 euro bideratu ditu 1.200 euroko zuzeneko laguntzetan 42 ostalaritza-establezimenduri, Covid 19aren ondorioak arintzeko

  • Laguntzek jarraipena ematen diote Udalak 2020ko apirilean abian jarri zuen Sustapen Planari.
  • Gaur egun Elgoibarren dauden 45 tabernetatik 42k datozen egunetan jasoko dute laguntza.

Elgoibarko Udala etengabe ari da lanean Covid 19aren eragina ahalik eta txikiena izan dadin herritarren ekonomian. Ildo horretan, eta herriko ostalariei eta merkatariei laguntzen jarraitzeko asmoz, Udalak Sustapen Plana jarri zuen martxan 2020ko apirilean. Hilabete hauetan guztietan, Udalak estu lan egin du sektoreko herritarrekin, hainbat diru-laguntza lerro adosteko.

1.200 euroko laguntza, establezimendu bakoitzeko

Udalak 120.000 euroko partida erreserbatu zuen 2021eko aurrekontuetan, hainbat sektoreri diru-laguntzak emateko. Ostalaritzaren kasuan, 50.400 euro bideratu dira laguntza horretara.

Gaur egun 45 taberna daude Elgoibarren, eta horietatik 42k 1.200 euroko diru-laguntza jasoko dute datozen egunetan Udalaren eskutik. Diru-laguntza publiko egin zenean, tabernetako bat itxita zegoen, eta, beraz, ezin izan zuen eskaera egin. Horrela, Elgoibarko 44 tabernak diru-laguntza eskatu zuten eta Udalak 42ren eskaera onartu du. Laguntzarik gabe geratu diren bi tabernek ezin izan dute laguntzarik jaso, eskaera egin duten unean ez baitzeuden ordainduta Udalarekin.

Hiri-ekonomiari etengabeko laguntza ematea, pandemia lehertu zenetik

Hiri-ekonomia babesteko eta hainbat neurri bultzatzeko helburuarekin, pandemia piztu bezain laster, Elgoibarko Udalak Sustapen Plan bat jarri zuen martxan. Ana Beitia alkateak azaldu bezala, Udalak gainerako administrazioen laguntza-lerroak osatu nahi ditu- helburu horrekin, eta hasiera-hasieratik, merkataritzari, ostalaritzari, autonomoei eta enpresa txikiei laguntzeko ekimen ugari jarri ditu martxan.


  • Las ayudas dan continuidad al Plan de Fomento que puso en marcha el consistorio en abril del 2020.
  • De los 45 bares que hay actualmente en Elgoibar, 42 van a recibir la ayuda en los próximos días.

El ayuntamiento de Elgoibar trabaja sin cesar para que el impacto del Covid 19 sea lo más leve posible en la economía de la ciudadanía. En este sentido, y con el fin de seguir apoyando a los hosteleros y comerciantes de la localidad, el consistorio puso en marcha el Plan de Fomento en abril de 2020. Durante todos estos meses el Ayuntamiento ha trabajado de forma estrecha con los ciudadanos del sector, con el fin de acordar diferentes líneas de subvención.

1.200 euros de ayuda, por establecimiento

El Ayuntamiento reservó una partida de 120.000 euros en los presupuestos de 2021, con el fin de dar subvenciones a diferentes sectores. En el caso de la hostelería, la cuantía destinada a esta ayuda ha sido de 50.400 euros.

Actualmente hay 45 bares en Elgoibar, de los cuales 42 recibirán en los próximos días una subvención de 1.200 euros por parte del Ayuntamiento. Cuando se hizo pública la subvención, uno de los bares estaba cerrado, por lo que no pudo hacer la solicitud. Así, 44 bares de Elgoibar solicitaron la subvención y el Ayuntamiento ha aceptado la petición de 42. Los dos bares que se han quedado sin la ayuda no han podido recibirla porque no estaban al corriente de pagos con el Ayuntamiento en el momento de la solicitud.

Apoyo continuo a la economía urbana, desde el estallido de la pandemia

Con el objetivo de proteger la economía urbana e impulsar una serie de medidas, nada más estallar la pandemia, el Ayuntamiento de Elgoibar puso en marcha un Plan de Fomento. Tal y como explicó la alcaldesa Ana Beitia, el Ayuntamiento quiere complementar las líneas de ayudas del resto de administraciones- Con ese fin, y desde el primer momento, ha puesto en marcha numerosas iniciativas para apoyar al comercio, la hostelería, a los autónomos y las pequeñas empresas.

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on whatsapp
WhatsApp
Share on linkedin
LinkedIn
Share on email
Email