32368403_803382813199145_8444495037873520640_o

Elgoibarko saltokiek bat egin dute ‘Otsailaren 11ko erakusleihoak’ ekimenarekin 

  • Otsailaren 11tik 25era Elgoibarko 16 saltokik emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute beren erakusleihoa.
  • Ekimen hau gazteek zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko Bizilabek antolatzen duen aisialdi-eskaintzaren baitan dago.

Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek, Egur arte tailerrarekin elkarlanean, “Otsailaren 11ko erakusleihoak” egitasmoa jarri dute martxan herriko 16 dendatan, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egin duten lana ezagutarazteko. Gazteek zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko Bizilabek antolatzen duen aisialdi-eskaintzaren barruan dago ekimen hau, eta, guztira, Bilboko, Elgoibarko, Donostiako eta Tolosaldeko 98 saltokik hartuko dute parte.

Otsailaren 11n ospatuko den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat, erakusleihoak apaindu dituzte Elgoibarko 16 saltokik. Establezimendu bakoitzari emakume zientzialari bat eskaini zaio, zientzialari horri buruzko ilustrazioekin eta informazioarekin batera. Guztira, 12 emakume omenduko dira. Dendariek, gero, egokitu zaien zientzialariaren ikerketa-lanean inspiratuta apainduko dute erakusleihoa. Hala, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute.

Emakume ikertzaile horien ilustrazioak Udalaren webgunean eskegiko dira, haien lanari buruzko informazioarekin batera; informazio horretan, ikertzaileen bizitza, ibilbidea eta aurkikuntzak bilduko dira.

Ane Beitia alkateak nabarmendu du ekimen honen aberastasun nagusienetako bat elkarlana dela: “Bizi dugun egoeran egonda ere herriko eragile, talde, komertzio eta gazteen lanak eta elkarlanak balio ikaragarria du. Bereziki eskertu nahi dut merkatariak ekimen honetan izaten ari diren presentzia eta kemena, eta, bidenabar, azpimarratu nahi dut saltokietako gizon eta emakumeak egoerari erantzuteko egiten ari diren lan etengabea eta berritzailea. Azken finean, ekimenaren helburua hori da: herriko emakumeek egiten duten lana balioestea eta ikusaraztea. Are gehiago zientziaren alorrean. Zientziak ere eraikiko du gure etorkizuna, eta Elgoibarren badugu hazi hori. Ezagutu eta balioa eman nahi dugu”.

Hauek dira “Otsailaren 11ko erakusleihoak” ekimenean parte hartuko duten saltokiak: 

Erakunde antolatzaileak: Elgoibarko Udala eta Elhuyar

Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Danobat Group, Etxetar, Alcorta Forging Group, Makina Erremintaren Museoa, IMH eta Meka

Parte hartzaileak: Elgoibarko dendak, Egur Arte Tailerra, Bizilabe Elgoibar, Elgoibarko ikastetxeak: Arreiturre Institutua, Herri Eskola eta Ikastola.

Informazio gehiago nahi izanez gero:


  • Del 11 al 25 de febrero, 16 comercios de Elgoibar decorarán su escaparate en homenaje a una investigadora.
  • Esta iniciativa se enmarca dentro de la oferta de ocio de Bizilabe, que ofrece a chicos y chicas jóvenes la posibilidad de realizar actividades científicas y tecnológicas.

El ayuntamiento de Elgoibar, junto con Elhuyar y en colaboración con Egur arte tailerra, han puesto en marcha el proyecto “Escaparates 11 de febrero” en 16 tiendas para dar a conocer la labor de las mujeres en el ámbito de la ciencia y la tecnología. La iniciativa se enmarca dentro de la oferta de ocio de Bizilabe, que ofrece a chicos y chicas jóvenes la posibilidad de realizar actividades científicas y tecnológicas, y contará con la participación de 98 comercios de Bilbao, Elgoibar, San Sebastián y Tolosaldea.

Coincidiendo con el Día Internacional de la Mujer y la Niña Científica que se celebrará el 11 de febrero, 16 comercios de Elgoibar decorarán los escaparates con dicho motivo. A cada establecimiento se le asignará una científica, y se le ofrecerán las ilustraciones y la información necesaria sobre ella. En total se rendirá homenaje a 12 mujeres. Luego, los comerciantes decorarán su escaparate inspirándose en el trabajo de investigación de la científica que se les haya asignado. De este modo, los comercios se convertirán en divulgadores de la vida y del trabajo de dichas científicas, y contribuirán, así, a visibilizar la aportación que hacen las mujeres a la ciencia.

Las ilustraciones relativas a las investigadoras se colgarán en la web de Ayuntamiento, junto con la información sobre su trabajo, en la que se recogerá la vida, la trayectoria y los descubrimientos protagonizados por ellas.

La alcaldesa, Ane Beitia, ha destacado que una de las principales riquezas de esta iniciativa es el trabajo en común: “Aun en una situación como la que estamos viviendo, los agentes, los grupos, el comercio, el trabajo de las y los jóvenes y la colaboración tienen un valor incalculable. Quiero agradecer especialmente la presencia del comercio en esta iniciativa y destacar el trabajo constante, innovador, que están llevando a cabo los hombres y mujeres comerciantes. Al fin y al cabo, ese es el objetivo de la iniciativa: poner en valor y visibilizar el trabajo que realizan las mujeres del municipio. Más aún en el campo científico. La ciencia también construirá nuestro futuro, y en Elgoibar ya tenemos esa semilla. Queremos dar a conocerlo y ponerlo en valor”.

Enumeramos a continuación los comercios que tomarán parte en la iniciativa “Escaparates 11 de febrero”: 

  • Farmazabal
  • MGS Aseguruak
  • Casa Astigarraga GYS Sport
  • Cristina García. Estetika eta Terapia Naturalak
  • Nalai Oinetakoak
  • Karkizano
  • Eizaguirre Okindegia
  • Pitxintxu Opari-denda
  • Iriondo Kirolak 1
  • Iriondo Kirolak 2
  • Ecenarro
  • Ortosarasketa
  • Colchonería Lagunak
  • Agurtzane Ileapandegia
  • Olaia Martínez Estetika Zentroa
  • Biok Dekorazioa S.L

Entidades promotoras: Ayuntamiento de Elgoibar y Elhuyar

Colaboradores: Gobierno Vasco, Danobat Group, Etxetar, Alcorta Forging Group, Museo de Máquina Herramienta, IMH y Meka

Participantes: comercios de Elgoibar, Egur arte tailera, Bizilabe Elgoibar, centros escolares de Elgoibar: Instituto Arreiturre, Herri Eskola e Ikastola.

Para más información:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on whatsapp
WhatsApp
Share on linkedin
LinkedIn
Share on email
Email