32368403_803382813199145_8444495037873520640_o

Elgoibarko Emakume Zientzialarien Topaketa antolatu du Udalak maiatzaren 19an

  • Leire Garate, Ana Garmendia eta Nagore Ruiz de Escudero ingeniariek hartuko dute parte mahai inguruan.
  • Ekimen honetan parte hartzeko izena eman behar da aurrez, maiatzaren 17an baino lehenago, link honetan: https://labur.eus/ezt.

Datorren maiatzaren 19an, osteguna, Elgoibarko 2022ko Zientzia Azokaren baitan, zeinak kultura zientifikoa gizarteratzea duen helburu, Lilak Emakume Zientzialarien Topaketa hartuko du. 18:00etatik 20:00etara izango da, eta Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Berdintasun sailek antolatu dute. Mahai ingurua izango da topaketaren muina, non  zientzia alorrean lan egiten duten emakumeak izango diren protagonista:

  • Leire Garate. Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaria.
  • Ane Garmendia. Industria antolakuntzan ingeniaria
  • Nagore Ruiz de Escudero. Telekomunikazio ingeniaria, telematikan espezializatua.

Zientzian dauden estereotipoei buruz jardungo dute, hauek nola apurtu, zientzia alorrean emakumeek dituzten zailtasunen berri eman, emakume elgoibartarren esperientzia ezagutu… Mahainguruaren moderatzailea Ana Galarraga izango da, Elhuyarreko Zientzia komunikatzailea.

Mahaingurua bukatu ondoren Klownkonklusioak egingo dira Beatriz Egizabalen eskutik era ludiko batean eta umorez jantzita. Bukatzean mokadu txiki bat egongo da.

Ekimen honetan parte hartzeko izena eman behar da aurrez, maiatzaren 17an baino lehenago, link honetan: https://labur.eus/ezt. Plaza mugatuak dira, 40.


  • Participarán en la mesa redonda las ingenieras Leire Garate, Ana Garmendia y Nagore Ruiz de Escudero.
  • Para participar en esta iniciativa es necesario inscribirse previamente, antes del 17 de mayo, en el link https://labur.eus/ezt.

El próximo 19 de mayo, jueves, en el marco de la Zientzia Azoka 2022 de Elgoibar, que tiene como objetivo socializar la cultura científica, Lila acogerá el Encuentro de Mujeres Científicas. Será de 18:00 a 20:00 horas y está organizado por los departamentos de Promoción Económica e Igualdad del Ayuntamiento. La mesa redonda será el epicentro del encuentro, en el que las mujeres que trabajan en el ámbito científico serán las protagonistas:

  • Leire Garate. Ingeniera en diseño industrial y desarrollo de productos.
  • Ane Garmendia. Ingeniera en Organización Industrial.
  • Nagore Ruiz de Escudero. Ingeniera de Telecomunicación, especializada en telemática.

Tratarán sobre los estereotipos que existen en la ciencia, cómo romperlos, sobre las dificultades de las mujeres en el ámbito científico, la experiencia de las mujeres elgoibarresas… Moderará la mesa redonda Ana Galarraga, comunicadora de Elhuyar.

Una vez finalizada la mesa redonda se realizarán las clownclusiones de la mano de Beatriz Egizabal de forma lúdica. Al terminar habrá un pequeño lunch.

Para participar en esta iniciativa es necesario inscribirse previamente, antes del 17 de mayo, en el link https://labur.eus/ezt. Las plazas son limitadas, 40 en total.

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on whatsapp
WhatsApp
Share on linkedin
LinkedIn
Share on email
Email