32368403_803382813199145_8444495037873520640_o

‘Elgoibar Bizi-bizixa’ bono kanpaina berri bat jaurti du Udalak, herritarrari %30eko deskontua eskainiz bertako dendetan egindako erosketetan

  • Udalak 30.000 euro inbertituko ditu eta 3.000 merkataritza-bonu egongo dira eskuragarri. Merkataritza establezimenduetan bertan erosi ahal izango dira, erosketa egiterako unean bertan. Atxikitako establezimenduetan egindako gastuak, gutxienez, 5 eurokoak, eta gehienez, 60 eurokoak izan daitezke.
  • Merkatariek asteazkenetik aurrera, maiatzak 12,  10 laneguneko epea izango dute izena emateko. Eskaera telematikoki egin behar da www.elgoibar.eus -en.
  • Elgoibarko Udalak, 2020an, 200.000 euro inbertitu zituen kontsumo bonoen hiru edizioak martxan jartzeko. 2021erako hasierako 120.000 euroko aurrekontua du prest.
  • Ane Beitia, alkatea: “Udalak herriko ehun ekonomikoarekiko duen konpromisoa erabatekoa da: merkataritza, ostalaritza, industria… Bonoekin, gainera, elgoibartarrei familien ekonomia lagunduko dugu ere.  Lankidetza da gakoa, elkarlanean aterako gara honetatik ere”.

Elgoibarko Udalak, herriko merkataritza dinamizatzen eta biziberritzen jarraitzeko helburuarekin, bereziki Covid-19aren pandemiak sektorean izan duen eraginaren aurrean, bono kanpaina berri bat jarri du abian.

Kanpaina hau, Udala herriaren garapen ekonomikoa bultzatzeko ezarritako lerro estrategikoaren baitan kokatzen da. Gutxi barru ere, ostalaritzari zuzendutako diru-laguntza zuzenen deialdia zabalduko du.

Helburu horren haritik, laguntza ildo hau, Elgoibarko enpresetan, norberaren kontura diharduten langileen edo autonomoen galera ekonomikoko egoera arintzera bideratzea du jomuga Udalak; izan ere, Covid-19aren pandemiaren ondorioz sortu den testuinguruan, haien jarduera nabarmen kaltetu da Covid-19ak eragin duen osasun krisia kudeatzeko hartu diren neurrien, eta halaber, haien jarduera egiteko ezarri diren baldintzen ondorioz. Aldi berean, elgoibartar familien ekonomia lagunduko dute ere.

Herritarrentzako bonu komertzialen laugarren kanpaina da eta merkataritza saltokietan erabili ahal izango dira. Berriro ere, merkataritza eta zerbitzu establezimenduak hauspotzea du xede, baina baita ere herrian kontsumitzeko eta tokiko saltokiak babesten jarraitzeko kontzientzia piztea ere.

Elgoibarko Udalak, 2020an, 200.000 euro inbertitu zituen kontsumo bonoen hiru edizioak martxan jartzeko: zehazki, maiatzeko lehen kanpainarako 60.000 euro bideratu ziren, ekainean egindako bigarren kanpainarako 57.000 euro eta urrian egindakorako, 83.000 euro.

Ane Beitia alkateak nabarmendu du “Udalak herriko ehun ekonomikoarekiko duen konpromisoa erabatekoa da. Egoera zail hauen aurrean ahalik eta gehien laguntzeko esfortzua egiten ari gara, eta erabateko hartu-emanean gaude sektore ezberdinekin. Aurten 120.000 euro baino gehiago bideratuko ditugu ostalaritza eta merkataritza laguntzeko. Lehen pausua da hau. Industriarekin ere ari gara lanean. Lankidetza da gakoa, elkarlanean aterako gara honetatik ere”.

30.000 euroko inbertsioa, herritarrak %30eko deskontua erosketetan

Udaberriko kontsumo bono kanpaina honetan, Udalak 30.000 euro inbertituko ditu eta 3.000 merkataritza-bonu izango ditu. Herritarrak %30eko deskontua eskuratu ahal izango du egindako erosketetan.

Herritarrek, bonuak, establezimenduetan erosi behar dituzte erosketa egiterako unean bertan.

Atxikitako establezimenduetan egindako gastuak, gutxienez, 5 eurokoak, eta gehienez, 60 eurokoak izan daitezke.

  • 5 euroko balioa duten erosketak; Udalak 1,5 euroko dirulaguntza ematen du.
  • 10 euroko balioa duten erosketak; Udalak 3 euroko dirulaguntza ematen du.
  • 20 euroko balioa duten erosketak; Udalak 6 euroko dirulaguntza ematen du.
  • 30 euroko balioa duten erosketak; Udalak 9 euroko dirulaguntza ematen du.

Bonuak 2021eko uztailaren 30era arte trukatu ahal izango dira atxikitako dendetan, baldin eta dendak data horretara arteko bonuak baditu eta horiek merkataritza establezimenduetan erabili ahal izango dira.

Kanpaina honetara atxiki ahal izango dira, ostalaritzako sektorean diharduten norberaren konturako langilak edo autonomoak, ondasunen erkidegoak, sozietate zibilak, mikroenpresak eta enpresa txikiak, baldin eta horien jarduera deialdiaren baitan jasotako  EJSNren (Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala) taulan adierazita dagoen, eta establezimendua Elgoibarko herrian kokatzen den. Taula horretan agertzen ez diren jarduerak ezingo dute kanpainan izena eman.

Farmaziak, estankoak, gasolindegiak, apustuak egiteko establezimenduak, elikagaien saltokiak, azalera handietako saltokiak edo azalera handiak ez dira deialdi honetan sartuko. 15 langiletik gorako enpresak ere ez dira sartuta egongo.

2021eko lehen deialdi honi dagozkion 3.000 bonuak modu ekitatiboan banatuko dira deialdi honi atxikitako establezimendu guztien artean.

Merkatariek izena emateko epea asteazkenetik aurrera, maiatzak 12, zabalik

Jarduera ekonomikoek maiatzaren 25a izango dute izena emateko azken eguna. Eskaerak elektronikoki aurkeztuko dira Elgoibarko Udalaren web atarian www.elgoibar.eus, egoitza elektronikoaren bitartez, dirulaguntzen atarira sartu, eta xede honetarako eskuragarri dagoen berariazko inprimakia erabili beharko da.


  • El Ayuntamiento invertirá 30.000 euros y habrá 3.000 bonos comerciales disponibles. Se podrán adquirir en los propios establecimientos comerciales. Los gastos realizados en los establecimientos adheridos podrán ser como mínimo de 5 euros y como máximo de 60 euros.
  • Las y los comerciantes tendrán un plazo de inscripción de 10 días laborables a partir del miércoles, 12 de mayo. La solicitud se debe realizar telemáticamente en www.elgoibar.eus.
  •  En 2020 el Ayuntamiento de Elgoibar invirtió 200.000 euros en la puesta en marcha de las tres ediciones de bonos de consumo. Para 2021 cuenta con un presupuesto inicial de 120.000 euros.
  •  Ane Beitia, alcaldesa: «El compromiso del Ayuntamiento con el tejido económico local es total: comercio, hostelería, industria… Además, con los bonos ayudaremos a la economía familiar de las y los elgoibartarras.

El Ayuntamiento de Elgoibar, con el objetivo de seguir dinamizando y revitalizando el comercio local, especialmente ante el impacto de la pandemia de Covid-19 en el sector, ha puesto en marcha una nueva campaña de bonos.

Esta campaña se enmarca en la línea estratégica establecida por el Ayuntamiento para impulsar el desarrollo económico local. Dentro de poco, también abrirá la convocatoria de subvenciones directas a la hostelería.

En este sentido, esta línea de ayudas se dirige a paliar la situación de pérdida económica de trabajadoras/es por cuenta propia o autónomas/os en las empresas de Elgoibar, cuya actividad se ha visto seriamente afectada por las medidas adoptadas para la gestión de la crisis sanitaria provocada por Covid-19, así como por las condiciones en las que se ha desarrollado su actividad, en el contexto derivado de la pandemia. Al mismo tiempo, también ayudarán la economía de las familias de Elgoibar.

Se trata de la cuarta campaña de bonos comerciales para la ciudadanía que se podrán utilizar en comercios locales. De nuevo, tiene como objetivo impulsar los establecimientos comerciales y de servicios, pero también despertar la conciencia de consumir en el municipio y seguir protegiendo los comercios locales.

El Ayuntamiento de Elgoibar invirtió en 2020 200.000 euros en la puesta en marcha de las tres ediciones de bonos de consumo: en concreto, para la primera campaña de mayo se destinaron 60.000 euros, para la segunda campaña celebrada en junio 57.000 euros y para la realizada en octubre, 83.000 euros.

La alcaldesa Ane Beitia destaca que «el compromiso del Ayuntamiento con el tejido económico de la localidad es total. Ante esta difícil situación, estamos haciendo el mayor esfuerzo posible por ofrecer nuestra ayuda y estamos en continuo contacto con los diferentes sectores. Este año destinaremos más de 120.000 euros a apoyar la hostelería y el comercio. Este es el primer paso. También estamos trabajando con la industria. La cooperación es la clave; de esto también saldremos colaborando”.

30.000 euros de inversión, 30% de descuento en compras para la ciudadanía

En esta campaña de bonos de consumo de primavera, el Ayuntamiento invertirá 30.000 euros y contará con 3.000 bonos comerciales. La ciudadanía podrá disfrutar de un descuento del 30% en las compras realizadas.

Los bonos deben adquirirse en los establecimientos en el momento de realizar la compra.

Los gastos realizados en los establecimientos adheridos podrán ser como mínimo de 5 euros y como máximo de 60 euros.

  • Compras valoradas en 5 euros; el Ayuntamiento concede una subvención de 1,5 euros.
  • Compras valoradas en 10 euros; el Ayuntamiento concede una subvención de 3 euros.
  • Compras valoradas en 20 euros; el Ayuntamiento concede una subvención de 6 euros.
  • Compras por valor de 30 euros; el Ayuntamiento concede una subvención de 9 euros.

Los bonos se podrán canjear hasta el 30 de julio de 2021 en las tiendas adheridas, siempre que la tienda disponga de bonos hasta esa fecha y estos se puedan utilizar en establecimientos comerciales.

Podrán adherirse a esta campaña las y los trabajadores por cuenta propia o autónomos, comunidades de bienes, sociedades civiles, microempresas y pequeñas empresas que desarrollen su actividad en el sector de la hostelería, siempre que su actividad esté indicada en la tabla del CNAE (Clasificación Nacional de Actividades Económicas) incluida en la convocatoria y que el establecimiento se ubique en la localidad de Elgoibar. Las actividades que no figuren en esta tabla no podrán inscribirse en la campaña.

Quedan excluidas de esta convocatoria las farmacias, estancos, gasolineras, establecimientos de apuestas, establecimientos de alimentación, establecimientos de grandes superficies o las grandes superficies. Tampoco estarán incluidas las empresas de más de 15 trabajadoras/es.

Los 3.000 bonos correspondientes a esta primera convocatoria de 2021 se distribuirán de forma equitativa entre todos los establecimientos adheridos a esta convocatoria.

Abierto el plazo de inscripción de comerciantes a partir del miércoles, 12 de mayo

El 25 de mayo será el último día para que las actividades económicas se inscriban a la campaña. Las solicitudes se presentarán electrónicamente en el portal web del Ayuntamiento de Elgoibar www.elgoibar.eus, a través de la sede electrónica, accediendo al portal de subvenciones y utilizando el formulario específico disponible.

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on whatsapp
WhatsApp
Share on linkedin
LinkedIn
Share on email
Email