Belaustegi Baserria
«Denborak atsedena hartu eta… zentzumenak esnatu egiten diren lekua»
Ongi etorri Belaustegira.
Debabarrenean, Gipuzkoako mendi berdeen hegalen artean Belaustegi dago. Jatetxe bihurtutako baserria da, eta 500 urte baino gehiagoko historia gordetzen da bere hormen artean. Josu Muguerza sukaldariaren jaiotetxearen jatorrizko erroak XV. mendekoak dira. Duela 22 urte, gure sukaldariak etxera itzultzea erabaki zuen, eta bi urte eraberritze lanetan eman ondoren, gaur egun dena bihurtu zuen.
Josu egunez egun saiatzen da bere etxea leku paregabea eta berezia izan dadin, dekorazioa mimoz eta xehetasunez zainduz. Horrek, tradiziotik edaten duen sukaldaritzarekin batera, bisita bakoitza errepikaezin bihurtzen du.