Amagoia Gozokiak
Amagoia gozokiak zure gozoki-denda da.
Karamelu eta gozoki mota zein kolore askotakoak aurkituko dituzu (karamelu makiladunak, gozokiak, karameluak, txikleak, erregalizak, txokolateak, bonboiak, pika-pikak, gelatinak, fruitu lehorrak…).
Haurren urtebetetzeetarako eta edozein ospakizunetarako (gai tematikoak, dekorazioa, opariak…) tamaina ezberdinetako poltsak, konoak, globoak, gozo-eltzeak… ditugu; baita laino-burruntziak ere, zure etxeko txikienen pertsonaia gustukoenekin.
Etorri Amagoia gozokiak dendara eta eman zure jaiei eta ohiko egunei ukitu gozoago bat, gure litxarreria, gozoki eta txokolatinen aukera zabalarekin.